2013-01-26

Arabako hiriburuaren izena



Aurreko asteko pilulan esan genuen herri bakar bat esateko bi izen erabiltzen direnean, barra tartekatzen dela (Estella/Lizarra, Agurain/Salvatierra...) eta bi herri elkartzean sortutako leku-izenak marratxoz idazten direla (Lasarte-Oria, Ezkio-Itsaso, Gernika-Lumo...).

Konturatuko zinetenez, Arabako hiriburuaren kasuan, arau hori ez da betetzen, izan ere, izen ofiziala Vitoria-Gasteiz da, eta hori da erabili beharrekoa gaztelaniazko zein euskarazko testuetan.

Vitoria-Gasteizko Erregistro Zibila
Registro Civil de Vitoria-Gasteiz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.