2013-01-29

Eskubideak “gogobete” egiten dira?



eskubidea bete/ordaindu
eskubidea gogobete

Gaztelaniazko sasisfacción guztiak ez dira berdinak:

            1.       eskatzen dena edo erreklamatzen den eskubide bat betetzea (= bete)
            2.       diruzko eskubideak edo erantzun zibilak ordaintzea (= ordaindu)
            3.       zorra kitatzea (= kitatu/ordaindu)

1.       ESKATZEN DENA EDO ERREKLAMATZEN DEN ESKUBIDE BAT BETETZEA (= bete)
Adibidez:
  • ·           satisfacción extraprocesal –eskatzen dena prozesutik kanpo jasotzea–
= uziak prozesutik kanpo betetzea
= uziak prozesuz kanpo betetzea
  • ·         (completa) satisfacción de un derecho –oro har edo diruzkoa ez denean–
= eskubidea (oso-osoan) betetzea

2.       DIRUZKO ESKUBIDEAK EDO ERANTZUN ZIBILAK ORDAINTZEA (= ordaindu)
Adibidez:
  • ·         (completa) satisfacción de un derecho = eskubidea (oso-osoan) ordaintzea
  • ·         satisfacción de responsabilidades civiles = erantzukizun zibilak ordaindu

3.       ZORRA KITATZEA (= kitatu/ordaindu)
Adibidez:
  • ·          completa satisfacción de acreedor = hartzekodunari oso-osorik ordaintzea
  • ·         satisfacción de las cantidades adeudadas = zor diren zenbatekoak ordaintzea
  • ·         plena satisfacción de la deuda = zorra erabat kitatzea 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.