2013-01-06

EZ erabili "burutu" "egin" adierazteko


Hiztegi Batuak hauxe dio “burutu” sarreran: Burutu: buru(tu), burutzen.
  • 1 da ad.: garia burutzen ari da. 
  • 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 
  • 3 du ad. 'amaitu'. 

Beraz, ezin da erabili askotan erabili ohi dugun zentzuan, hau da, “egin” esateko. Amaitu dugula esateko, berriz, egokia da “burutu” erabiltzea.

Fiskalak burutu du bere parte-hartzea, orain abokatua ari da.
*Akusatuak ez du bere deklarazioa burutu, desagerturik dago-eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.