2013-01-24

Gerundio ustela: -larik

Epaileak judizioa eten du ETA datorren astean jarraituko DUTE
Epaileak judizioa eten du, datorren astean jarraituko DUTELARIK

“-eLARIK” menderagailuak denborazko zentzua dauka, “noiz” galdetzaileari erantzuten dio, eta beraz, “-eNEAN” menderagailuaren parekoa da: 

Adiskideak etorri DIRELARIK, alde egin duzu (= direnean). 

Zentzu horretan erabili ordez gaztelaniazko gerundioa itzultzeko erabiltzen bada, okerra da (baita gaztelaniaz ere). 

Detuvo el coche BAJANDO enseguida del mismo. 
Autoa gelditu zuen berehala jaitsi ZIRELARIK bertatik. (=…berehala jaitsi zenean bertatik????) 

Autoa gelditu zuen ETA berehala jaitsi ZEN bertatik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.