Inkapazitate
Ezgaitasun/ezintasun
Inkapazitate
Ezgaitasun/ezintasun
Zalantzak
izaten ditugu askotan gaztelaniazko incapacidad euskaraz emateko. Hiru
termino bereizi behar ditugu euskaraz:
- EZINTASUNA: lanerako ahalmena urritua izatea (adibidez: Ezintasun iraunkor absolutua = incapacidad permanente absoluta → Gaixotasuna zela-eta ezintasun iraunkor absolutua aitortu zioten eta lan egiteari utzi zion)
- EZGAITASUNA: nork bere burua edota ondasunak gobernatzeko ahalmen urritua izatea (adibidez: Ezgai deklaratzea = declarar incapaz / declaración de incapacidad → Azaldutakoagatik, bidezkoa da alderdi demandatua bere burua eta ondasunak gobernatzeko ezgai deklaratzea)
- BALIAEZINTASUNA: nork bere buruaz baliatzeko ahalmen urritua izatea (adibidez: Baliaezintasun-eskaera = solicitud de invalidez → Langileak baliaezintasun-eskaera aurkeztu du Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean)
Sakondu nahi
izanez gero, behean adibide gehiago:
EZINTASUNA =
INCAPACIDAD (lanerako ahalmen urritua)
o
Ezintasun iraunkorra = incapacidad
permanente
Gaixotasun
arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkorra = incapacidad permanente total derivada de enfermedad común
§ Ezintasun iraunkor absolutua = incapacidad permanente absoluta
§ Ezintasun iraunkor osoa = incapacidad permanente total
Errekupera ezin daitekeen ezintasun iraunkor osoa =
incapacidad permanente total no recuperable
§ Ezintasun iraunkor partziala = incapacidad permanente parcial
Errekupera ezin daitekeen ezintasun iraunkor partziala
= incapacidad permanente parcial no recuperable
o
Aldi baterako ezintasuna = incapacidad
temporal
o
Ezintasun-egoera = situación de
incapacidad
EZGAITASUN =
INCAPACIDAD / INCAPACITACIÓN (nork bere burua edota ondasunak gobernatzeko
ahalmen urritua izatea)
o
Ezgaia = incapaz
o
Ezgaitu = incapacitar
o
Ezgaitua = incapacitad@
o
Ezgaitzeko arrazoiak = causas de
incapacidad
o
Ezgai deklaratzea = declarar incapacidad
o
Ezgaitze-demanda = demanda de
incapacitación
o
Ezgaitze-prozesua = proceso de
incapacitación
BALIAEZINTASUNA
= INVALIDEZ (nork bere buruaz baliatzeko ahalmen urritua izatea)
o
Baliaezintasun-gradua = grado de
invalidez
o
Baliaezintasun-eskaera = solicitud de
invalidez
o
Baliaezintasun iraunkorra = invalidez
permanente
o
Baliaezintasunaren biziarteko pentsioa = pensión
vitalicia de invalidez
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.