2013-01-21

Siglak nola idatzi



Letra larriz, letrakera arruntez eta punturik gabe idazten dira siglak. Sigla eta
deklinabide-atzizkia marratxorik gabe batzen dira.

UPNk atzo aurkeztu zuen lege zuzenketa. (berria egunkariko adibidea)
EAEko herritar askok ETBko albistegiak ikusten dituzte.

Beheko hiru kasuetan, berriz, marratxoa erabili beharra dago:

1.- Testua letra larriz idatzi behar denean:
EAE-N 14 BARRUTI JUDIZIAL DAUDE

2.- Siglaren azken letra eta deklinabide markaren lehena letra bera direnean:
AEK-ko euskaltegiak

3.- Sigla “r” letrarekin amaitzen denean:
Iheslariak babesteko eskatu du UNHCR-ek. (berria egunkariko adibidea)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.