Arlo zibila
Zibil arloa
Oso ohikoa da "*zibil arloa" izendapena entzutea epaitegietan
barrena. Dena den, jakin behar dugu ez dela zuzena, izan ere, adjektiboak (kasu
honetan “zibil”) izenaren (kasu honetan “arlo”) ondoren agertu behar du. Beste
adibide bat:
Arazo sindikalak
Sindikal arazoak
Kasu horietako batzuetan ("zibil"en kasuan ez), aukera egoten da
adjektiboa aurrera pasatzeko, baina forma aldatuta, izen moduan. Bi eskema
hauek zuzenak dira:
- izena + adj.
- izena + izena
Adibidez:
Arlo penala Zigor arloa
izena + adj.
izena + izena
“Penal” adjektiboak aukera ematen du aurrera pasatzeko izen bihurtuta, hau
da, “zigor” erabilita. Baina “zibil” adjektiboak ez du aukerarik ematen
horretarako, ez daukagulako bere pareko izenik aurrera pasa ahal izateko.
Goian esan bezala
adjektiboa izenaren aurretik jartzea okerra da:
Penal arloa
Adj. + izena
Adibide gehiago:
Arazo ekonomikoak / Ekonomia arazoak
Ekonomiko arazoak
Aste musikala / Musika astea
Musikal astea
Arlo finantzarioa / Finantza
arloa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.