2013-02-07

Ikurrak nola deklinatu



2.000 €ko kalte-ordaina
2.000 €-ko kalte-ordaina

Ikurren definizioa Harluxet hiztegian: “Bereziki zientzia eta teknikan erabiltzen den letra, letra-multzo edo zeinu grafikoa, kontzeptu, magnitude, unitate eta abarren adierazgarri dena (…)”.
Adibidez: km (kilometro), € (euro), h (ordu), % (ehuneko)…
Ikurrak letra xehez idazten dira eta ez zaie punturik jarri behar amaieran. Deklinatzerakoan marratxoa jarri behar da deklinabide atzizkiaren eta ikurraren artean, eta ahoskatu bezala idatziko dugu: kg-ko, €-ren, l-gatik…

Errepide horretako 25. km-an
Errepide horretako 25. km.an


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.