Iritzia
azaltzeko garaian hiztun batzuek, inguruko hizkuntzen eraginez, antza, “nire
ustez” edo antzeko iritzi-adberbioaren ordez, “niretzat” erabiltzeko joera
daukate. Erabilera hori okerra da:
DemandatuaRENTZAT lekukoa oker dago.
DemandatuAREN USTEZ, lekukoa oker dago.
Beste adibide batzuk:
Adituarentzat, hartutako erabakiak ez
lirateke aurretik erabakitakoekin nahasi behar.
Adituaren ustez, hartutako erabakiak ez
lirateke aurretik erabakitakoekin nahasi behar.
Auzitegi honentzat, demandatuak ez ditu bete
kontratuan ezarritako baldintzak.
Auzitegi honen ustez, demandatuak ez ditu bete
kontratuan ezarritako baldintzak.
Iritzia adierazteko forma ugari dauzka euskarak, erabilienen artean hiru
besterik ez aipatzearren: -(r)en ustez, -(r)en iritziz eta -(r)en aburuz
Dena den, ez ditzagun orain “-tzat” guztiak kendu. Honako hauek, noski,
zuzenak dira:
NireTZAT ekarri duzu?
DemandatuaRENTZAT oso gogorra izan da judizioa.
NorenTZAT dira dokumentu horiek?
5 MINUTUKO IKASTAROA! materialetik hartuta edukiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.