jaun andreak
jaun-andreak /
Jauna/Andrea
Horrelako
elkarteetan ortografia marka bat jarri behar da bi izenen artean, baina ADI!
Marratxoa jarri edo zehar marra jarri, ez da gauza bera. Marratxoz (-) idatziek
bikotea edo taldea adierazten dute: jaun-andreak, seme-alabak, neska-mutilak,
senar-emazteak, anaia-arrebak… Zehar marraz (/) idatziek, berriz, edo bata edo
bestea adierazi nahi dute: jauna/andrea, semea/alaba…
Honatx erabilera
batzuk:
a) Gutun, ohar edo
mezu elektroniko baten hasierako agurrean.
·
Hartzaileari
buruz gizonezkoa ala emakumezkoa den ez dakigunean:
Jauna/Andrea:
Abokatu
jauna/andrea:
·
Gizonezko
zein emakumezko, hartzaile guztiei batera bidali nahi diegunean:
Magistratu
jaun-andreak:
b) Esaldi baten
barnean.
·
“Semea
edo alaba” adierazi nahi dugunean, hau da, bietako bat bakarrik:
Semeak/alabak,
adin-nagusitasunera heltzean, abizenen hurrenkera aldatzeko eska dezake.
*Lehenengo
seme-alaba izatean, ez dute diru laguntzarik ematen.
·
“Semeak
eta alabak”, denak, adierazi nahi dugunean:
Hiru
seme-alaba edo gehiago dituztenak hartzen dira familia ugaritzat.
Oharra:
Beste idazkera hauek testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak: *jaunandreak, *jaun andreak, *semealabak, *seme alabak…
Beste idazkera hauek testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak: *jaunandreak, *jaun andreak, *semealabak, *seme alabak…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.