2013-02-02

Kontuz okerrak kopiatzearekin!



Nahiz eta okerrak izan, oso ohikoak dira horrelako esaldiak gaztelaniazko testu juridikoetan:
*Auto resolvieNDO cuestiones previas
*Se realizaron tres copias quedaNDO dos en manos de los encausado

Gaztelaniazko oker horiek kopiatu egiten ditugu sarri euskaraz eta horrelako esaldi makurrak sortzen ditugu:
*Autoa aurretiazko arazoak konponDUZ
*Hiru kopia egin ziren, bi kopia auzipetuen esku geldiTUZ

Euskaraz beste baliabide batzuk erabili behar dira horrelako esaldiak emateko:
Zertarako adierazi nahi badugu: Aurretiazko arazoak ebazTEKO autoa
Ekintza bat bestearen ondoren gertatu bada, erabili “eta”: Hiru kopia egin ziren ETA bi kopia auzipetuen esku gelditu ziren


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.