Gipuzkoa
Guipuzcoa
Honako hauek dira
hiru lurralde historikoen izen ofizialak:
Gipuzkoa
Bizkaia
Araba/Álava
“Gipuzkoa” eta “Bizkaia” erabili behar dira beti,
baita gaztelaniaz ere horiek baitira izen ofizialak; Arabaren kasuan, aldiz,
euskaraz “Araba” eta gaztelaniaz “Álava”.
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa / Colegio de Abogados
Bizkaiko Abokatuen Elkargoa / Colegio de Abogados de
Bizkaia
Arabako Abokatuen Elkargoa / Colegio de Abogados
de Álava
Kontuan hartu
Gipuzkoa izenak ez duela inoiz amaierako -a galtzen; Bizkaia herri izenak,
berriz, bai “NON” kasuan izan ezik.
GipuzkoAn, GipuzkoAtik, GipuzkoAra
BizkaiAn, Bizkaitik, Bizkaira
Bizkaia izenak -a
noiz galtzen duen errazago gogoratzeko, pentsatu mendia bezala
deklinatzen dela.
mendiAn, menditik, mendira
BizkaiAn, Bizkaitik, Bizkaira
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.