Agravante: “Astungarri”
Atenuante: “Aringarri”
“Astungarri” esaten zaio delitua larritzen duen
inguruabarrari, eta “aringarri”, delituaren
astuntasuna murrizten duen inguruabarrari. Hortaz, “inguruabar astungarri” eta “inguruabar aringarri” ere esan
daiteke.
Adibide batzuk:
- 1983 arteko Zigor Kodeetan ezkontide-harremana aringarritzat jo zen, gizonezkoek emakumeei emandako tratu txarretan.
- Zigor Kodeko 22. artikuluaren arabera, astungarria da delitugilearen erantzukizun penala astuntzen duen inguruabarra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.