Amore emate = allanamiento
Uko egite = renuncia
Atzera egite = desistimiento
Kontuan izan erdarazko “desistimiento” emateko ez dela egokitzat jotzen
“utziespen”. Horren ordez, “atzera egite” esapidea hobesten da.
Zer esanahi dute esapide hauek
zuzenbide prozesal zibilean?
AMORE
EMATE PROZESALA: Demandatua
demandatzailearen eskaerarekin bat datorrela adierazten duen egintza prozesala.
Arrazoi materialetan oinarrituta, prozesua modu ezohikoan bukatzeko moduetako
bat da. Kondena-epai bidez adierazten da, eta gauza epaituaren efektua du.
UKO
EGITE PROZESALA: Demandatzailearen egintza prozesala,
demandatzaileak berak egikaritutako akzioa edo bere uziaren oinarri den
eskubidea alde batera uzten duela adieraztekoa. Arrazoi materialetan
oinarrituta, prozesua modu ezohikoan bukatzeko moduetako bat da. Gauza
epaituaren efektua sortzen du.
ATZERA
EGITE PROZESALA:
Demandatzailearen egintza prozesala, demandatzaileak berak hasitako prozesua
uzteko borondatea adieraztekoa. Arrazoi prozesaletan oinarrituta, prozesua modu
ezohikoan bukatzeko moduetako bat da. Uzia epaitu gabe geratzen da.
Adibide batzuk:
- Ohartaraz bekio zordunari ezen, ikustaldian agertzen ez bada, aurkakotzan atzera egin duela ulertuko dela.
- Aipatzekoa da 13 kasutan salatzaileak berak egin diola uko babes-aginduari.
- Auzi-iheslari izateak ez du esan nahi demandaren aurrean amore eman denik ez eta demandaren oinarri diren egitateak egiatzat jotzen direnik ere
Iturria: EUSKALTERM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.