“Bait-" partikula, kasu guztietan, aditzari lotuta
idatzi behar da (bainaiz, baikara…), eta ez
berezita: bait naiz, bai gara…
Hauexek dira kasu guztiak idazteko arauak:
· Bait + N: bainator, bainaiz...
· Bait + D: baita, baitu, baitakigu...
· Bait + G: baikara, baikinen...
· Bait + Z: baitzuen, baitziren...
· Bait + L: bailetor, bailuke...
Adibideak:
-
Herritarra pozik dago, zerbitzu ona eman bait dugu
-
Herritarra pozik dago, zerbitzu ona eman baitugu
-
Delitu horren erantzule kriminala da, egitatea
berak burutu bait zuen
-
Delitu horren erantzule kriminala da,
egitatea berak burutu baitzuen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.