cuestión de competencia: “eskumen-arazo”
conflicto de competencia: “eskumen-gatazka”
Definizioak
Eskumen-arazoa: Jurisdikzio-ordena bereko jurisdikzio-organoen
artean auzia aztertzeko eskumenaren gainean sortzen den arazoa.
Eskumen-gatazka: Jurisdikzio-ordena desberdinetako
jurisdikzio-organoen artean auzia aztertzeko eskumenaren gainean sortzen den
gatazka.
Eskumen-gatazka motak
Eskumen-gatazka negatiboa: Bi organok(*), gai bat beren eskumenekoa ez dela-eta, gai hori aztertzeari
edo hartzeari uko egiten diotenean sortzen den gatazka.
Eskumen-gatazka positiboa: Gai baten inguruko eskumena bi organok(*) biei dagokiela aldarrikatzen
dutenean sortzen den gatazka.
Iturria: EUSKALTERM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.