2013-03-18

Defecto, error, omisión... euskaraz nola?



  • Defecto: AKATS
  • Error: OKER
  • Omisión: OMISIO


DEFECTO: Oro har, “AKATS” erabiltzen dugu, baina kontuz ibili “en defecto de” esapidea itzultzean; horretarako, “ezean” egokiagoa da:

En defecto de acuerdo
Akordiorik ezean

ERROR: Horretarako, “OKER” hitza erabiltzen dugu. Hala ere, “salvo error u omisión” esapidea honela ematen dugu:

salvo error u omisión
akatsik edo omisiorik ezean

OMISIÓN: Zerbait egitea falta dela adierazteko “OMISIO” erabiltzen dugu. Eginbeharrari loturik, ordea, “omisión del deber de” esapiderako, “ez betetzea” erabiltzen dugu:

omisión del deber de socorro
sorospen-eginbeharra ez betetze

Adibide batzuk:

Advertido en la demanda el DEFECTO subsanable consistente en...
Demandan zuzentzeko modukoa den AKATS hau antzeman da:...

Se ha promovido expediente gubernativo de rectificación de ERROR.
Gobernu-espedientea sustatu da, OKERRA zuzentzeko.

No se dará curso al escrito hasta que tal OMISIÓN sea subsanada.
Ez da idazkia bideratuko harik eta OMISIOA zuzendu arte.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.