Lan arloko 3.
Epaitegia
Lan arloko
3 zk.ko Epaitegia / Lan arloko 3 zenbakiko Epaitegia
“Lan arloko 3. Epaitegia” erabili ordez, “Lan arloko 3
zk.ko Epaitegia” edo “Lan arloko 3 zenbakiko Epaitegia” erabiltzea gomendatzen
da, izan ere, zenbakiak ez du hurrenkera adierazten kasu horretan.
Deklinatu behar ditugunean, aholkatzen da laburtzapena
(zk.) beharrean hitz osoa (zenbaki)
erabiltzea. Dena den, espazio kontuengatik laburtzapena (zk.) erabili behar
izaten dugu askotan, esaterako, errotuluetan.
Gogoan izan, laburtzapenak beti puntuarekin idazten
direla.
Beste adibide batzuk:
- Bilboko Instrukzioko 1. Epaitegia
- Bilboko Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia
- Bilboko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia
- Zuzeneko Laguntza emateko 1. Unitate Prozesala
- Zuzeneko Laguntza emateko 1 zk.ko Unitate Prozesala
- Zuzeneko Laguntza emateko 1 zenbakiko Unitate Prozesala
- 4. ZULUP
- 4 zk.ko ZULUP
- 4 zenbakiko ZULUP
Iturria:
Euskalterm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.