2013-03-19

Ez erabili “asanblada”



batzar, biltzar, bilera
asanblada

Gaztelaniazko “asamblea” esateko badauzkagu euskaraz aukera bat baino gehiago: “batzar”, “biltzar” eta “bilera”.

“Asanblada” Frantziako legebiltzarra (Asanblea Nazionala) izendatzeko erabili behar da soil-soilik.

Adibide batzuk:

Asamblea para todos los trabajadores y trabajadoras de Justicia de Gipuzkoa
Gipuzkoako Justiziako langile guztiontzako batzarra

Asamblea general ordinaria
Ohiko batzar nagusia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.