Antzeman: nabaritu, sumatu,
konturatu…
Atzeman: hartu, harrapatu,
aurkitu…
ANTZEMAN aditzak nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, igarri,
asmatu, ezagutu esan nahi du. Hori erraz gogora daiteke, antz eta eman
hitzetatik datorrela jabetuz gero.
No se observa en el escrito defecto alguno.
Idazkian ez da akatsik antzeman.
El defecto advertido se ha rectificado de oficio.
Antzemandako akatsa
ofizioz zuzendu da.
ATZEMAN aditzak, berriz, hartu, harrapatu, aurkitu… esan
nahi du. Hori ere erraz gogora daiteke, hatz
(atzamar) eta eman hitzetatik
baitator.
Procedase a la tasacion de la sustancia incautada.
Egin bedi atzemandako substantziaren tasazioa.
A dicho menor se le intervino la cantidad de 6.000
euros.
Aipatutako adingabeari 6.000 euro atzeman
zitzaizkion.
Servicio de intervención de armas
Armak atzemateko zerbitzua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.