Bikote: “biko multzoa edo
taldea”
Bikotekide: “bikoteko kide
edo osagarri bakoitza”
Bi hitzak
desberdinak dira. “Bikote” hitzak bi unitatez osatutako multzoa adierazten du,
baina askotan biko multzo horretako kide bakoitzari erreferentzia eginez oker erabiltzen
da. Azken kasu horretarako “bikotekide” erabili beharko genuke, edota horren
sinonimoa: “bikote-lagun”. Arazoa nondik datorren? Erdarazko “pareja” hitzak bi
adiera hartzen ditu, bikotea eta bikoteko kidea.
Son pareja de hecho.
Ha agredido a su pareja.
Euskaraz, ordea,
desberdinak dira kontzeptu bakoitzerako hitzak:
Izatezko bikote dira.
Bikotekideari eraso dio.
Beraz,
gaztelaniaz hitz berbera erabiltzen bada ere, gogoratu euskaraz “bikote” eta
“bikotekide” ditugula, eta bakoitza dagokion lekuan erabili behar direla.
Hona hemen
adibide gehiago:
Bikotekide ohi =
expareja
Bikotekide ohiak
egindako irainak = insultos de expareja
Bikote homosexualak =
Parejas homosexuales
Bikote moduan bizi dira = Conviven como pareja
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.