Ertzaintza: erakundea
ertzaina: agentea
Ez dira gauza bera “Ertzaintza” eta “ertzaina”. “Ertzaintzak” kolektiboari
egiten dio erreferentzia, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomoaren
kolektiboari. “Ertzainak”, berriz, kolektibo horretako banakoak dira, agenteak.
Hementxe adibide
batzuk:
Ondoren, Ertzaintzako
lehergailu-teknikariek bonba desaktibatzea lortu zuten, kontrolatutako hainbat
leherketa eginez.
Honekin batera doakizu
Ertzaintzaren atestatuaren zabalpena, epaitegi horretara 2015/02/06an
igorri zen auziari erants diezaiozuen
Ertzaintzari ofizioa igortzea, egitateen egunean
akusatua artatu zuen ertzainak egindako atestatuaren edo txostenaren
kopia bidal dezaten
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.