2013-03-10

Ez utzi aditza atzean!



Ebazpenak xedatutakoa ez dutela epe barruan beteko ohartu dira
Hobeto: Ohartu dira xedatutakoa ez dutela epe barruan beteko
  
Nahiko uste zabaldua da euskaraz aditzak esaldiaren amaieran joan behar duela eta horrek esaldi luze ulergaitzak sortzeko bide eman izan du. Beste askotan bezalaxe, usteak erdiak ustel, euskarak ordena aukera gehiago onartzen baitu.

Aditzak esaldiaren esanahiaren pisu handia du bere gain, esaldiaren ekintza adierazten baitu: zer gertatu den, gertatzen ari den edo gertatuko den. Horregatik, informazio garrantzitsu hori aurreratzea komeni da, eta horrenbestez, aditza ahalik eta azkarren ematea gomendatzen da oro har.

Adibide batzuk:

-         Hori da alderdi demandatuak bere demanda-erantzunean adierazi duena
-         Hobeto: Hori da alderdi demandatuak adierazi duena bere demanda-erantzunean.


-         Ordainketa geroratzeko eskaerarekin ados dagoela adierazi du.
Hobeto: Adierazi du ados dagoela ordainketa geroratzeko eskaerarekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.