2013-03-24

Herri-izenak nola deklinatu?



Donostiatik Iruñera
Donostitik Iruñara

 Herri-izenetan maiz ageri den amaierako  “-a” dela eta, kontuan izan behar da:


  • Herri-izen askok berezkoa dute amaierako “-a” hori:

Adibidez: Ainhoa, Aintzila, Arraia, Donostia, Araioa, Zierbena, Zühara...

Izen horiek “a” bokalaz amaitutako beste edozein izen moduan deklinatuko dira (adibidez, giltza); ez dute sekula galtzen:
giltzAn, giltzAra, giltzAtik, giltzAko, giltzArekin
AinhoAn, AinhoAra, AinhoAtik, AinhoAko, AinhoArekin
 

  • Beste herri-izen batzuetan, ordea, amaierako “-a” hori ez da berezkoa, artikulua baizik. Kasu horiek, Euskaltzaindiaren izendegietan “-a” ohar argigarriaz ageri dira, esaterako: Abaurrepea (-a), Azkoitia (-a), Ermua (-a), Ospitalepea (-a), Zigoitia (-a), Iruñea (-a)...

  Azkeneko “-a” hori artikulua denez gero, deklinatu “a” itsatsirik ez duen     edozein hitz bezala (adibidez, mendi):
mendiAn, mendira, menditik, mendiko, mendiArekin   AbaurrepeAn, Abaurrepera, Abaurrepeko, AbaurrepeArekin

Era berean, izen hauek ere azken “-a”  galtzen dute ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramatenean. Adibidez: Azkoiti osoan…


  • Azkenik, badira beste herri izen batzuk sekula ez dutenak “-a”  hartzen: Altsasu, Aulesti, Bakaiku, Errigoiti, Ibargoiti, Larrabetzu, Legazpi… 
      Horrenbestez: Altsasun, Altsasutik, Altsasura, Altsasuko, Altsasurekin
 
      Hementxe herri-izenen zerrenda 3 talde horietan sailkaturik.


 "a"rik inoiz ez
"a" beti
(“a” berezkoa dutelako)
"a" kasu jakinetan
(“a” artikulua delako)
Altsasu, Aulesti, Bakaiku, Errigoiti, Ibargoiti, Larrabetzu, Legazpi, Luhuso, Olazti, Otsagi, Ubide, Urretxu, Ziordi.
Adb.: Urretxun, Urretxutik, Urretxura, Urretxuko...
Ahezkoa, Alegia, Aria, Atarrabia, Bedia, Bildoze-Onizpea, Burrundia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Garaioa, Getaria, Gipuzkoa, Hendaia, Ledia, Legaria, Leioa, Lemoa, Makea, Mendabia, Mendigorria, Mungia, Muskaria, Nafarroa, Olaberria, Ondarroa, Ordizia, Ostankoa, Pasaia, Plaentzia, Urraul-Behekoa, Urraul-Goikoa, Urketa, Usua, Zaldibia, Zestoa, Zuberoa, Zuia, Zumaia.
Adb.: Nafarroako, Nafarroatik, Nafarroara...
Abaurregaina, Abaurrepea, Azkoitia, Azpeitia, Basaburua, Berriatua, Bizkaia, Busturia, Erribera Beitia, Erribera Goitia, Ermua, Euskal Herria, Harana, Hondarribia, Iruñea, Itzagaondoa, Lizagorria, Mallabia, Mañaria, Mutiloa, Urizaharra, Zigoitia.

* Molde honetakoak dira beste zenbait izen ere: Euskaltzaindia, Ajuria Enea...
Adb.: Iruñea, Iruñean, Iruñera, Iruñetik, Iruñeko...
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.