LEHEN: idazkari judizial
ORAIN: Justizia Administrazioaren letradu
Urriaren 1ean BJLO berria indarrean jarri da, eta horren bidez, Botere
Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, aldatu da. Aldaketen
artean, idazkari judizialen kidegoaren izena dago. Izan ere, hemendik aurrera,
“Justizia Administrazioaren letradu” izango dira orain arteko idazkari
judizialak.
Adibide batzuk:
(LEHEN) Nik, idazkari judiziala naizen honek,
egiten dut, honako hau jasotzeko...
(ORAIN) Nik, Justizia
Administrazioaren letradua naizen honek, egiten dut, honako hau jasotzeko...
(LEHEN) Bertaratuek, akta irakurri
eta ados egonik, nirekin batera, idazkari judiziala naizen honekin batera, sinatu
dute. Fede ematen dut.
(ORAIN) Bertaratuek, akta
irakurri eta ados egonik, nirekin batera, Justizia Administrazioaren letradua
naizen honekin batera, sinatu dute. Fede ematen dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.