Ikastea merezi du
Ikasteak merezi du
Euskararen tradizioan oinarrituz, Euskaltzaindiak erabaki
zuen, “merezi” aditzaren kasuan
izenaren papera aditz batek betetzen duenean (ikastea, joatea, ikustea, egitea…),
aditz horrek ez duela “k”-rik eraman behar.
Adibide batzuk:
- Ez du merezi horregatik haserretzea (“haserretu” aditza da, beraz, “merezi” aditzarekin ez du “k”-rik eraman behar).
- Euskara ikastea merezi du (“ikasi” aditza da, beraz, “merezi” aditzarekin ez du “k”-rik eraman behar).
- Merezi du jakitea zein diren erakundeen eskuduntzak eta eragin eremuak (“jakin” aditza da, beraz, “merezi” aditzarekin ez du “k”-rik eraman behar).
Kontu honekin gabiltzala, bazter dezagun “pena merezi” esaera, ez baita jatorra:
- Ez du pena merezi hainbesteko lana hartzea
Ez du merezi hainbesteko lana hartzea
- Pena merezi du saiatzea
Merezi du saiatzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.