Inpertsonala: Aditzera ematen ZAIZU
Pertsonala: aditzera ematen DIZUGU
Pertsonala: aditzera ematen DIZUGU
Goiko esaldia inpertsonala da, ez baitu zehazten nork egin
duen ekintza (=nork eman duen aditzera); bigarrena, berriz, pertsonala da
zehazten duelako ekintza nork egin duen (“guk” ematen dizugu aditzera).
Biak dira zuenak, izan ere, esaldi inpertsonalak
gramatikalak dira, baina batzuetan ez dira aukera egokiena. IVAPen Estilo
Liburuak honakoa dio inpertsonalei buruz:
AHAL DELA,
UTZI AGERIAN EGILEA
Gaztelaniaz
gaur egun joera handia dago egitura pasiboak eta inpertsonalak erabiltzeko. Eta
baliagarri dira, gainera, egilea ezkutatu beharra dagoenean; esate baterako,
Administrazioak badakienean hartzaileak ez duela gustuko izango mezua, edota
lege bat idazterakoan.
Halere,
herritarrari idazten zaionean komeni da, ahal den guztietan, egitura aktiboak
erabiltzea, horrela argi gelditzen baita egilea zein den:
Inpertsonala: Interesatuaren aldetik oinarriak ez betetzeak kobratu DIREN kopuruak
osotara itzultzea sorraraziko DU.
Pertsonala: Oinarriak betetzen ez BADITU, bekadunak diru guztia
itzuli beharko DU.
Inpertsonala: Jakinarazten DA 30 eguneko epea dutela interesdunek alegazioak egiteko.
Pertsonala: Jakinarazten DIZUT 30
egun dituzula alegazioak egiteko.
Berez aukerako kontu bat
izan behar da forma inpertsonalak erabiliz idaztea, nahita albiste txar bat edo
gatazka bat neutralizatu nahi dugunean baliatzekoa. Baina gure ohiko
idazkietan, forma pertsonalak erabili beharko genituzke, izan ere, forma
inpertsonalek iluntasuna eta urruntzea transmititzen dute, eta teorian, administrazioa
herritarrarengana hurbiltzea nahi dugu.
Dena den, epaitegietan
erabiltzen ditugun dokumentuetan egitura inpertsonalak ugariak dira; behekoa
bezalako esaldi inpertsonalak ikusten eta idazten ditugu sarri:
Inpertsonala: Idazki honen bidez
zitazioa egiten ZAIZU epaitegi honetan ager zaitezen.
Pertsonala: Idazki honen bidez zitazioa egiten DIZUGU epaitegi
honetan ager zaitezen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.