Investigado: Ikertu
Encausado: Auzipetu
Procesado: Prozesatu
Acusado: Akusatu
AZALPENA
Prozedura
Zibilaren azken aldaketen artean “inputatu” terminoa ordeztea erabaki da, konnotazio negatiboak zekartzalakoan,
atzean dituen kontzeptuak argitu eta zorroztearren. Hortaz,
inputatu hitzaren ordez egokiagotzat jotzen dira “ikertu” (investigado) eta “auzipetu” (encausado) terminoak, dagokion
prozesu-fasearen arabera erabiltzekoak:
- IKERTU (investigado): Delitu batekin duen erlazioa dela-eta, ikerketapean den pertsona. Instrukzio-garaian erabiltzekoa, oraindik ere delitua ikertzen ari denean.
- AUZIPETU (encausado): Auziaren instrukzioa amaitu denean, agintaritza judizialak delitu zehatz bat egin izana formalki egozten badio ikertuari, orduan, oro har, auzipetu bilakatzen da pertsona hori. Hortaz, instrukzio-garaia amaitu denean erabiltzekoa da.
Nolanahi ere, aldaketa horrek ez ditu aldatzen ikertua
edo auzipetua definitzeko erabiltzen diren beste izendapen batzuk, hala nola
“prozesatu” (procesado) eta “akusatu”
(acusado), eta dagokion egoera
prozesalaren arabera erabili ahal izango dira.
- PROZESATU: sumarioari dagokio, eta epaileak uste badu arrazoizko kriminalitate zantzurik badagoela pertsona baten aurka, pertsona hori prozesatu deklaratzeko autoa emango du.
- AKUSATU: prozedura laburtuan erabiltzen da, akusazio formala eginda dagoenean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.