une oroko lokalizazioa, une oro
lokalizatuta egotea
lokalizazio etengabea, lokalizazio
iraunkorra
Erdarazko esapide horretako “permanente” hori emateko ez
dira egokitzat jotzen ez “iraunkor” ez “etengabe”. Izan ere, zigor mota hori
etenka bete daiteke, eta, hortaz, nolabaiteko kontraesana adieraziko genuke
“lokalizazio etengabea etenka betetze” esatean. Horren ordez, “une oroko
lokalizazioa” edota “une oro lokalizatuta egotea” esapideak hobesten dira.
Adibide batzuk:
- Gaur emandako autoaren bidez erabaki da lokalizazio etengabearen bidez bete dadila erantzukizun subsidiarioa.
- Gaur emandako autoaren bidez erabaki da une oroko lokalizazioaren bidez bete dadila erantzukizun subsidiarioa.
- Lokalizazio etengabeko zigorra etenka betetzea
eska daiteke, modu arrunta jarraian betetzea den arren.
- Une oroko lokalizazioko zigorra etenka betetzea eska daiteke, modu arrunta jarraian betetzea den arren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.