zuzenbidearen araberakoa ez den /
zuzenbidearekin bat ez datorren
zuzenbidearen kontrako
Izan ere, ez baita gauza bera, batetik, zuzenbidearen
araberakoa ez izatea, eta, bestetik, zuzenbidearen kontrakoa izatea.
Esaterako, kontratu batek ez baditu betetzen legeak
ezarritako baldintza guztiak, ez da zuzenbidearen araberakoa, baina horrek ez du
esan nahi zuzenbidearen kontrakoa denik. “Kontrakoa” izateko nolabait legea
bera urratu egin beharko luke.
Adibidez:
Errespetu osoz eta defentsan esanda, nire
ustez bertan jasotako epaitza kaltegarria denez eta zuzenbidearen araberakoa
ez denez (…)
Errespetu osoz eta defentsan esanda, nire
ustez bertan jasotako epaitza kaltegarria denez eta zuzenbidearekin bat ez
datorrenez (…)
Considerando que el fallo contenido en la misma es lesivo
para los intereses de mi principal y no ajustado a derecho, dicho sea con los
debidos respetos y en términos de defensa (…)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.