2013-03-12

Ongi etorri!



“Ongi etorri!”
Ongi etorria!”, “ongi etorriak!”

Inori edo jendeari harrera edo agur egiteko, mugatzailerik gabe erabiliko dugu:
  •    Ongi etorri, lagun! Ongi etorri, lagunok!
  •  Ongi etorria, lagun! Ongi etorriak, lagunok!
Hala ere, IZAN aditzaz baliatzen bagara, zilegi da mugatzailea erabiltzea:
  •  Zarela ongi etorria!
  •   Zaretela ongi etorriak!
  •   Ongi etorria da zure laguntza.
  •    Ongi etorriak izango dira zuen ekarpen guztiak.
      
Gauza bera gertatzen da EMAN aditzaz baliatzean:
  •    Irakasleak ongi etorria eman digu.

Ongi etorri, beraz, ikasturte berrira!


Gaia: Euskaltzaindiaren arauak



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.