dagokien
autoei
Oso ohikoa dugu epaitegietako idazkietan erdarazko
esapide hau: “El anterior escrito presentado por X únase a los autos de su razón”.
“De su razón” horren esanahia idazkia auto jakin batzuei dagokiela baino ez da, eta,
horregatik, esapidea euskaraz emateko orduan, “dagokien autoei” formula
erabiltzen dugu.
Kontuan izan “dagokien” erabiltzen dugula, eta ez
“dagozkion”, idazkia autoei dagokiela ulertzen baitugu, eta ez autoak
idazkiari. Noski, idazki bat baino gehiago eransten denean, “dagozkien autoei”
erabiliko dugu.
- El anterior escrito únase a los autos de su razón
Erants bekie aurreko idazkia dagokien
autoei
- Los anteriores escritos únanse a los autos de su razón
Erants bekizkie aurreko idazkiak dagozkien
autoei
·
Bestalde, kontuan hartu ez diogula jarraitzen erdarazko
esaldiko hurrenkerari, baizik eta eransteko agindua ematen duen pasartea
esaldiaren hasieran kokatzen dugula, horrela egokiago ematen baita informazioa:
- El escrito presentado por el procurador X en nombre y representación de Y, únase a los autos de su razón
· Erants bekie dagokien autoei X prokuradoreak
Yren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako idazkia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.