Al efecto de: -t(z)eko
A los efectos de: ondoreetarako
Oso antzekoak dira esapide horiek gaztelaniaz; euskaraz,
aldiz, ez.
“Al efecto de” erabiltzen denean zerbaiten helburua
adierazi nahi da, hots, zer lortu nahi den. Horregatik, “-t(z)eko” gehituko
diogu aditzari. Esanahi bereko beste forma batzuk ere erabil daitezke:
“-t(z)earren”, “dadin/dezan”…
“-t(z)earren”, “dadin/dezan”…
“A los efectos de” erabiltzen denean, ordea, zerbaitek
ekarriko dituen ondore edo ondorioak bilatzen direla adierazi nahi da.
Horregatik, “-t(z)eko ondoreetarako” jarriko dugu aditzekin, eta
“-(r)en ondoreetarako” izenekin.
“-(r)en ondoreetarako” izenekin.
Adibideekin hobeto ulertuko dugu:
Por adquisición en
bolsa, al efecto de
amortizarlas
Obligazioak
burtsan erosita, horiek amortizatzeko asmoarekin
Al efecto de comprobar si reúne
todos los requisitos exigidos
Betekizun
guztiak betetzen dituen egiaztatzearren
Prevé la acreditación
del conocimiento de la lengua a los efectos de adjudicación de
destino en la comunidad autónoma correspondiente.
Hizkuntza
jakitea egiaztatu beharko da dagokion autonomia-erkidegoan lanpostua esleitzeko
ondoreetarako.
A los efectos de esta Ley se
consideran personas ilegalmente detenidas
Lege
honen ondoreetarako legearen aurka atxilotutako pertsonak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.