2013-04-12

“BOE” euskaraz, nola?



BOE / Estatuko Aldizkari Ofiziala

Boletín Oficial del Estado-ren euskarazko izen osoa Estatuko Aldizkari Ofiziala da.

Laburdura erabiliz gero, euskaraz ere BOE erabili behar da eta ez EAO (Estatuko Aldizkari Ofiziala).


Adibide batzuk:


  • Epaiak eta deklarazioak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira epaitza-egunaren hurrengo 30 egunen barruan
  • Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa (2003/12/26ko BOE, 309. zenbakia)


Iturria: Euskalterm 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.