Eskumen = competencia
Eskudun = competente
Eskudantzia = atribución
Definizioak
Eskumen: Epaileak edo auzitegiak auziaz
arduratzeko duen ahala edo betebeharra.
Eskudun: Eskumena duena.
Eskudantzia: Agintaritza edo organo baten ahalmen edo
eskumenen artean dauden egintzak edo gaiak.
Eskumen motak:
Eskumen funtzional (competencia
funcional): Prozesuko lehen auzialdiaren,
intzidenteen, errekurtsoen, kautela-neurrien eta epai-betearazpenen ezagutza
eta ardura zein jurisdikzio-organori dagokion zehazten duen irizpidea.
Eskumen objektibo (competencia
objetiva): Prozesuko materia eta munta oinarri hartuta, jarduteko
ahala zein jurisdikzio-organori dagokion zehazten duen irizpidea.
Adibide batzuk:
- Zuzeneko laguntza emateko unitate prozesal bakoitzean idazkari judizial bat izango da, dagozkion eskumen eta funtzioak betetzeko. / Las unidades procesales de apoyo directo contarán con un secretario judicial que ejercerá las competencias y funciones que le son propias.
- Lurralde-eskumenari dagokionez, epaitegi hau eskuduna da PZLko 769.3 art.an oinarrituta. / En cuanto a la competencia territorial, este juzgado resulta competente por aplicación del artículo 769.3 de la LECn.
- Konstituzioak bermaturiko toki-autonomia urratu den ala ez deklaratuko du epaiak, eta, dagokionaren arabera, eskumen eztabaidatuaren titulartasuna edo eskudantzia zeinek duen zehaztuko; toki-autonomia urratuz sorturiko egitatezko edo zuzenbidezko egoerei buruz, dagokiona ebatziko du epaiak / La sentencia declarará si existe o no vulneración de la autonomía local constitucionalmente garantizada, determinando, según proceda, la titularidad o atribución de la competencia controvertida, y resolverá, en su caso, lo que procediere sobre las situaciones de hecho o de derecho creadas en lesión de la autonomía local.
Iturria: EUSKALTERM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.