2013-04-26

“Estafa” euskaraz, nola?



Estafa = maula

 Definizioa


Maula ondarearen aurkako delitua da: irabaziak lortzeko asmoz beste bati okerra eragiteko engainu nahikoa erabiltzea, bere buruaren edo beste baten kaltean xedatze-egintzak gauzatzera induzituz.

Adibideak

  • El delito de estafa será castigado con las penas de prisión de uno a seis años y multa de seis a doce meses en los casos previstos en el artículo 250.1 del Código Penal = Maula delitua urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorrarekin zigortuko da, bai eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isunarekin ere, Zigor Kodeko 250.1 artikuluan zehaztutako kasuetan
  • También se consideran reos de estafa los que, con ánimo de lucro y valiéndose de alguna manipulación informática o artificio semejante, consigan una transferencia no consentida de cualquier activo patrimonial en perjuicio de otro. = Halaber, maularen erruduntzat hartzen dira irabazia lortzeko asmoz edozein manipulazio informatikoz edo horren antzeko trikimailuz baliatuta, nolanahiko ondare-aktibo adostasunik gabe beste baten kaltean eskualdatzea lortzen dutenak.


Iturria: Euskalterm 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.