Hurto = ebasketa
Definizioak
Ebasketa ondarearen aurkako delitua da: irabaziak lortzeko asmoarekin,
beste baten gauza higigarriez jabetzea, indarkeriarik eta larderiarik gabe,
jabearen borondatearen aurka.
Kontuan izan: aurreko asteko pilulan azaldu genuen terminoaren aldean, lapurretan,
indarkeria eta larderia erabiltzen dira; ebasketan, berriz, ez.
Adibideak
- Delito leve de hurto = Ebasketa delitu arina
- El hurto será castigado con la pena de prisión de uno a tres años cuando se utilice a menores de dieciséis años para la comisión del delito. = Ebasketa egiten duenari urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio delitua egiteko, hamasei urtetik beherakoak erabiltzen direnean.
Iturria: Euskalterm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.