Incapacidad laboral permanente = Lanerako
ezintasun iraunkor
Langilea istripu baten edo gaixotasun baten ondorioz,
neurri batean edo erabat, ordaindutako jarduera profesional batean aritzeko
gaitasunik gabe behin betiko uzten duen ezintasuna.
- Incapacidad permanente absoluta = Ezintasun iraunkor absolutu
Langilea edozein
lanbide edo ofiziotan lan egiteko gaitasunik gabe uzten duen ezintasun
iraunkorra.
- Incapacidad permanente parcial = Ezintasun iraunkor partzial
Langilearen
laneko errendimendua, ohiko lanbidean funtsezko eginkizunetan aritzeko
gaitasunik erabat kendu gabe, %33, gutxienez, jaisten duen ezintasun
iraunkorra.
- Incapacidad permanente total = Ezintasun iraunkor oso
Langileari bere ohiko lanbidearen funtsezko eginkizun
batzuetan edo guztietan aritzeko gaitasuna kentzen dion ezintasun iraunkorra,
baina beste lan batean aritzeko gaitasuna uzten diona.
- Incapacidad permanente total cualificada = Ezintasun iraunkor oso eta kalifikatu
Ezintasun
iraunkor osoaren modalitate berezia, jaso beharreko pentsioan igoera bat
dakarrena. 55 urte baino gehiago duten pertsonek eska dezakete, baldin eta
faktore batzuengatik (adinagatik, prestakuntza orokor edo berezirik ez
izateagatik eta bizilekuko gizarte- edo lan-egoeragatik) uste bada zaila izango
duela enplegua lortzea ohikoa zuen jardueratik kanpo.
Iturria: Euskalterm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.