Lanzamiento = Botatze
Aurreko asteko pilulari jarraikiz, utzarazpenari lotutako
termino bat hautatu dugu aste honetarako: “botatze”. Egintza horren bidez, pertsona
bati ondasun higiezin baten edukitza kentzen zaio, gobernu-agintaritzak edo
agintaritza judizialak emandako ebazpen bat betearazteko.
Testuinguruaren arabera, “finkatik/etxebizitzatik
botatze” ere erabili ohi dira.
Adibide batzuk
- Diligencia de lanzamiento = Botatze-eginbidea
- Fecha de lanzamiento = Botatze-data
- Procédase al lanzamiento del demandado de la finca anteriormente reseñada = Bota bedi demandatua goian zehaztutako finkatik
- Llévese a efecto el lanzamiento acordado = Bete bedi finkatik botatzeko erabakia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.