Zati
letraduna: Letra
Zati
zenbakiduna: Zenbaki
Letrarik
edo zenbakirik gabea: Paragrafo
BOEn eta EHAAn era desberdinak erabiltzen
dituzte arauetako testu-zatiak izendatzeko, batean apartado izendatzen
dutena, bestean párrafo izendatzen baitute, eta alderantziz. Horrek
nahasmen ugari ekarri ohi du jatorri desberdineko arauak irakurtzeko orduan
baita zalantza askotxo sortu ere, arauak itzultzeko orduan.
Horregatik, arauen itzulpenean arazo horri
aurre egiteko, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak (IZOk) proposamen
hau egin du:
- Zatia zenbakiarekin hasten bada (1, 2, 3…), zenbaki izendatu.
- Zatia letrarekin hasten bada (a, b, c…), letra izendatu.
Dena den, zenbakia edo letra ez duen
testu-zati jakin bat izendatzeko bada, paragrafo deitzea
gomendatzen da.
Adibide batzuk:
- Beharrezkoa izango da 182. artikuluko 1. zenbakiko a), c) eta d) letretan ezarritako betekizunak betetzea.
- Artikulu honen 2. zenbakiko a) eta d) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
Pilula honekin lotutako beste bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.