2013-04-11

“Renta de Garantía de Ingresos” euskaraz, nola?



 diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE)
 
Oinarrizko beharrak asetzeko gastuei aurre egiteko moduko diru-sarrerarik ez duten pertsonei ematen zaien aldizkako diru-laguntza.
Zalantzak izan dira errenta horretarako zein siglak erabili: DBE edo DSBE?
IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Orokorrak (IZO) erabaki du, diru-sarrerak funtsean bi hitz direla kontuan hartuta, honela idaztea: DSBE.
Bestalde, IZOk emandako gomendioen arabera, komeni da sigla handiz eta forma osoa txikiz idaztea, honela: diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE). Horretaz gain, sigla izen arrunt gisa deklinatzea gomendatzen dute: DSBEa, DSBEaren…

Adibide batzuk

Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza gastuetarako prestazioa ukatzea
Denegación de la prestación de Renta de Garantía de Ingresos y prestación complementaria de vivienda








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.