Asesinato = Erailketa
Definizioa
Giza
bizitzaren aurkako delitua: beste pertsona bati bizia kentzea, betiere honako
inguruabarretatik bat gertatzen denean: maltzurkeria; prezio, sari edo
hitzematearengatik egitea; ankerkeriaren bidez, ofendituaren mina nahita eta
bihotz gogorrez handitzea; eta beste delitu bat egitea errazteko edo delitu
hori ezagutaraztea saihesteko egitea.
Adibide batzuk
- Los asesinatos especialmente graves son definidos en el artículo 140 del Código Penal = Larritasun bereziko erailketa-kasuak Zigor Kodearen 140. artikuluan zehaztuta daude
- Asesinato subsiguiente a un delito contra la libertad sexual que el autor hubiera cometido sobre la víctima = Biktimaren sexu-askatasunaren aurkako delitu bat gauzatu ondoren egindako erailketa
- Asesinato de menores de dieciséis años o de
personas especialmente vulnerables por razón de su edad, enfermedad o
discapacidad =
Hamasei urte baino gutxiagoko pertsonak edota, adina, gaixotasuna edo
desgaitasuna kontuan hartuta, bereziki ahulak diren pertsonak erailtzea
- Asesinato cometido por quien perteneciere a un grupo u organización criminal = Talde edo antolakunde kriminal bateko kideak egindako erailketa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.