2013-05-04

“Trata de seres humanos” euskaraz, nola?


Trata de seres humanos = Gizakien salerosketa

Definizioa(Espainiako Zigor Kodeko 177 bis art.)

Nahiz Espainiako lurraldean, nahiz Espainiatik, edo Espainia iraganbide zein helmuga izanik, indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasun- zein beharrizan-egoeraz, nahiz biktimaren –hori nazionala edo atzerritarra izan– ahuleziaz abusatuz, edo biktima kontrolatzen duen pertsonaren adostasuna izate aldera, harengandik ordainketak edo onurak jasoz edo pertsona horri ordainketak edo onurak emanez, biktima atzeman, garraiatu, lekualdatu, hartu, jaso, trukatu edo haren kontrola eskualdatzea, hauetako edozein helbururekin:

        a)    Bortxazko lanak edo zerbitzuak eginaraztea, esklabotzan aritzera       behartzea, edo esklabotzaren, mirabetzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak eginaraztea.
       b)    Sexu-esplotazioan erabiltzea, pornografia barne.
       c)    Delitu-jarduerak egiteko esplotatzea.
       d)    Gorputz-organoak ateratzea.
       e)    Ezkontza behartuak eginaraztea.


Adibide batzuk
  • Delito de trata de seres humanos = Gizakien salerosketa delitu
  •  Directiva 2011/36/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 5 abril de 2011, relativa a la prevención y lucha contra la trata de seres humanos y a la protección de las víctimas = Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/36/EB Zuzentaraua, 2011ko apirilaren 5ekoa, gizakien salerosketa prebenitzeari, horren aurka borrokatzeari eta biktimak babesteari buruzkoa


Iturria: Euskalterm



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.