Encubridor,-a = estaltzaile
DEFINIZIOA:
Delitu
egin dela jakinda eta bertan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, delitu
hori gauzatu eta gero modu hauetakoren batean esku hartzen duen pertsona: 1)
irabazirik lortzeko asmorik gabe, egileei edo sopikunei laguntza emanez, haiek
delituaren probetxu, produktu edo preziotik onura atera dezaten; 2) delitua
ezagutu dadin eragozteko, delitu horren gorputza, efektuak edo tresnak
ezkutatuz, aldatuz edo deuseztatuz; 3) inguruabar jakin batzuetan,
agintaritzaren zein haren agenteen ikerketa saihesteko edo haien bilaketatik
edo harrapaketatik ihes egiteko, delitu baten ustezko erantzuleei laguntza
emanez.
ADIBIDE BATZUK:
- la Ley Penal castiga las diversas formas de participación en los delitos, como autor, como cómplice y como encubridor = Zigor-arloko Legeak partaidetza-mota desberdinak zigortzen ditu delituetan, hots, egile, sopikun edo estaltzaile gisa.
- Calificación de encubridor o receptador = Estaltzailearen edo errezibitzailearen kalifikazioa
- No haber motivo suficiente para acusar al encubridor = Estaltzailea
akusatzeko behar besteko arrazoirik ez izatea
INFORMAZIO GEHIAGO:
ITURRIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.