Estado de necesidad = beharrizan-egoera
Definizioa
Erantzukizun
penaletik salbuesten duen justifikatze-kausetako bat. Beharrizan-egoeran,
norberaren edo beste inoren aurkako kaltea saihesteko beste pertsona baten
ondasun juridiko bat lesionatzen da, edo eginbehar bat hausten da, eta honako
betekizun hauek pilatzen dira: eragindako kaltea saihestu nahi dena baino
handiagoa ez izatea, beharrizan-egoera subjektuak berariaz sortua ez izatea eta
beharrizana duenak bere burua sakrifikatzeko betebeharrik ez izatea ogibidea
edo kargua dela-eta.
Adibideak
- El que, en estado de necesidad, para evitar un mal propio o ajeno lesione un bien jurídico de otra persona o infrinja un deber... = Beharrizan-egoeran izanik, bere edo beste baten aurkako kaltea saihesteko beste pertsona baten ondasun juridiko bat lesionatzen duena, edo eginbehar bat hausten duena...
- Los profesionales sanitarios adoptarán las medidas necesarias en salvaguarda de la vida o salud del paciente, amparados por las causas de justificación de cumplimiento de un deber y de estado de necesidad = Osasun -profesionalek hartu beharreko neurriak hartuko dituzte pazientearen bizitza edo osasuna bermatzeko, eta haien jokaera babestuta egongo da, eginbeharra betetzea eta beharrizan-egoera izatea justifikazio-kausa baitira
Iturriak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.