“Celebrar” guztiak ez dira ospatu!


         celebración = egite
         celebrar = egin

Euskaraz, ospatu aditzarekin ondoen egokitzen direnak jaiak, garaipenak eta ospakizunak dira. Justizian, ekitaldiak EGIN egiten dira.

Celebrar vista: 

                 TXARTO = ikustaldia ospatu
        ONDO = ikustaldia egin

 ADIBIDE BATZUK
  •  Celebración de la vista = Ikustaldia egite.
  •  “Procede señalar día y hora para la celebración de la vista” = “Bidezkoa da ikustaldia egiteko eguna eta ordua ezartzea”
  •  “…al objeto de celebrar matrimonio civil entre…” = “…(r)en arteko ezkontza zibila egiteko…”
  •  “Se acuerda celebrar comparecencia, …“ = “Erabakitzen da agerraldia egitea, …”
  •   Celebrar subasta = enkantea egin


ITURRIA

Euskaltzaindiaren Hiztegia
Euskalterm (Hiztegi terminologikoa 2006)


                                                            Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.