Justizian sarritan erabiltzen dugu “correo certificado con acuse de recibo”. Nola esan hori euskaraz, gehiegi korapilatu gabe? Hona hemen hori txukun adierazteko modua: posta ziurtatua, hartu-agiriarekin.
Por correo certificado con acuse de recibo = posta ziurtatu bidez, hartu-agiriarekin
- “... líbrese la correspondiente cédula de citación por correo certificado con acuse de recibo“ = bidal bedi dagokion zitazio-zedula posta ziurtatu bidez, hartu-agiriarekin
- “… notifíquesele esta resolución por correo certificado con acuse de recibo, advirtiéndole que no se llevará a cabo ninguna otra excepto la de la resolución que ponga fin al proceso” = “… jakinaraz bekio ebazpen hau posta ziurtatu bidez, hartu-agiriarekin, eta ohartaraz bekio ez zaiola beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenari buruzkoa izan ezik”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.