Erregistro Zibileko idazpenak oro har


Erregistro Zibilean dokumentatzen diren zenbait idatzi: idatzoharrak, inskripzioak eta ezerezteak.  

erregistro-idazpen, erregistroko idazpen=asiento registral


  • Erregistro Zibilean dokumentatzen diren datu eta egitateen adierazpen idatzia

 Adibidea
 
 inscripción para integrar datos en asiento registral= inskripzioa, erregistro-idazpenean datuak sartzeko

erregistroko idatzohar=anotación registral


  • Froga-baliorik ez duen idazpena; informazioa balio hutsa du legeak bestelakorik adierazi ezean

 Adibidea
 
Patentea mugatzeari buruzko ebazpen irmoa ofizioz jakinaraziko zaio Bulegoari, erregistroko idatzoharra egin dezan eta, bidezkoa bada, patentea alda dezan=La resolución firme que resuelva sobre la limitación de la patente se notificará de oficio a dicha Oficina para su anotación registral y, en su caso, modificación de la patente. 

erregistroko inskripzio=inscripción registral


  • Froga-balioa duen idazpena, pertsonen egoera zibilari buruzko egitate eta egintzak erregistratzekoa.

 Adibidea

Erregistro Zibileko arduradunari bidal bekio exhortoa dibortzioaren erregistroko inskripzioa egin dadin.= Líbrese exhorto al encargado del Registro Civil para que se practique la anotación registral de divorcio.

erregistro-ezerezte=cancelación registral


  • Edozein motatako erregistro-idazpenei efikazia, erabat edo zati batean, kentzen dien idazpena.

Adibidea

semearen jaiotza  inskripzioaren erregistro-ezereztea egin zen, egiaztatu ahal izan zelako ez zegoela elkarren arteko bizilekurik ezta bien arteko adostasunik=se llevó a cabo la cancelación registral  debido a que a inscripción de nacimiento de su hijo no había domicilio común y no se instó de común acuerdo.
                                                                                                                                
                      
ITURRIA

Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.