Nola eman euskaraz alderdiekin hartu-emanak izateko erabiltzen den esamolde
hau? se entenderán las
sucesivas diligencias
Sarri erabili ohi den esaldi bukaera, prokuradorea izendatzerakoan, baina
ez bakarrik kasu horretarako
ADIBIDE BATZUK
- Se tiene por parte a dicho/a procurador/a, con quien se entenderán las sucesivas diligencias= Prokuradorea alderditzat hartzen da, eta berarekin gauzatuko dira hemendik aurrerako eginbideak.
- con el que se entenderán las sucesivas diligencias en la forma predeterminada en la ley, bajo la dirección letrada = letraduaren zuzendaritzapean, eta hemendik aurrerako eginbideak berarekin egingo dira legean aurreikusita dagoen moduan.
- Se tiene por personado al expresado compareciente, con quien se entenderán las sucesivas diligencias= Pertsonatutzat hartzen da aipatu den agertutakoa, eta berarekin egingo dira hemendik aurrerako eginbideak
- Se tiene por personado en el presente recurso al indicado representante, con quien se entenderán las sucesivas diligencias = Errekurtso honetan pertsonatutzat ematen da zehaztutako ordezkaria, eta berarekin gauzatuko dira hemendik aurrerako eginbideak
ITURRIA
Epaitegietako lexikoa eta eredu
judizialak
Epaibar
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.