Rebelión eta Sedición euskaraz, nola?


Aspaldion bolo-bolo dabiltzan rebelión eta sedición delitu motak euskaraz asaldaketa eta albaramendu esaten dira.  

sedición=albaramendu
delito de sedición=albaramendu delitu

ADIBIDE BATZUK 

  • La ruptura colectiva de la disciplina militar se castiga como delito de sedición militar= Diziplina militarra kolektiboki haustea albaramendu delitu militar gisa zigortzen da
  • Inducción a la sedición=Albaramendua induzitzea
  • En el caso de que la sedición no haya llegado a entorpecer de un modo grave el ejercicio de la autoridad pública y no haya tampoco ocasionado la perpetración de otro delito al que la Ley señale penas graves, los Jueces o Tribunales rebajarán en uno o dos grados las penas señaladas en este capítulo.=Albaramenduak ez badu modu larrian oztopatu agintaritza publikoa erabiltzea eta, horrezaz gain, legeak zigor astunez zigortutako beste deliturik egitea eragin ez badu, epaile edo auzitegiek gradu bat edo bi jaitsiko dizkiete kapitulu honetan adierazitako zigorrei.
rebelión=asaldaketa, asaldatze
delito de rebelión= asaldatze delitu
 

ADIBIDE BATZUK

  • Si llegara a tener efecto la rebelión, se reputarán promotores y sufrirán la pena señalada en el artículo 473.= Asaldatzea gauzatzera iristen bada, aurreko horiek sustatzailetzat hartuko dira eta 473. artikuluko zigorra ezarriko zaie.

  • Quedará exento de pena el que, implicado en un delito de rebelión, lo revelare a tiempo de poder evitar sus consecuencias= Zigorretik salbuetsita geratuko da, asaldatze delituan nahasirik egonda, delituaren ondorioak galarazteko, hori garaiz agertarazten duena

ITURRIA
  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak  
  • Epaibar 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.